XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oietako batek, Zarautz Anaiak, 1560 urtean, onela idazten zion Aita Laínez, jesuisten buruzagiari: La ignorancia de los pasados ha sido tan grande, que entre muchos de los viejos son muy raros los que saben santiguarse y las oraciones.

Eta Aita Otxoak, bere lanen berri emanaz, ara zer jakiñarazten dion Laínez berari: El exercicio que por aca se usa es enseñar la doctrina cristiana en bascuence tomándola muy bien; y en poco tiempo aprenden las oraciones y mandamientos de la ley, y los de la yglesia y articulos de la Fe.

Es cosa de oyrles por los caminos y montes a los pastorcillos y marineros que van a pescar, van cantando ella. (Ikus Aita Miqueleiz, S.J., Apuntes biográficos del P. Miguel Ochoa, Canpionen itzaurreakin).

Orain arte ere gauza jakiña zan Mogeldarrak Erriojako Alfaro-n izan zutela jatorria.

Azken udara ontan ikusi al izan det Alfaroko San Migelen elizan Juan Antonioren aitonaren aitaren bataio-agiria: 1664 ko Mayatzaren I-an.

Andres Noguel deritza: argi-argi dago N-kin eskribatua.

Beraz, n-tik m-ra aldatu zan gero deitura ori, eztakigu nola.

Neronek ere egiña dut Euskal Literaturaren Kondaira bat.

Urkijo Mintegiaren aginduz artu nuen lan au, orain lau-bost urte, eta uste dudanez, laister azalduko da.

Beste au baiño zabalagoa da, idazleen berriak ematean geixeago luzatzen da.

Mitxelenak aurrea artu dit, baiña euskaltzaleen artean aaztuxea genuen sail ontan jakin-gosea piztutzeko ondo etorriko dira bai bata eta bai bestea.

Ze idazle izan dituan euskerak, beren liburuak, beren ideiak, menderik mende idazteko moldean izan diran goraberak: guzti ori jakitea, gure mintzoa sustraitik menderatzeko eta berari ospea emateko ere bide on bat izan ditekela errez ikusi leike.

BRABANTE-KO GENOVEVA-REN BIZITZ ARRIGARRI MIRAGARRIA. Egillea Kristobal Schmid, euskeratzallea Gregorio Arrue. Auñamendi Sorta. Itxaropena Argitaldaria, Zarautz'en, 1960.

Liburu onek, irakurle, Proust, Joyce edo Faulkner'en bideetatik urruti xamar eramango zaitu.

Eztizu buruausterik emango eta etzaitu pekatu-malda limurietan beera amilduko.